Urtarrilaren 20an hasita, astelehenero dantza latinoak ikasteko aukera izango da kultur etxean, 18:30etatik 20:00etara. Parte hartu nahi dutenek irekita daukate izena emateko epea, eta izena bikoteka ematea hobea dela azaldu dute antolatzaileek. Ikasturteko prezioa 50 eurokoa izango da, baina Astigarragan erroldatutakoentzat, erretiratuentzat, langabeentzat eta pentsiodunentzat %25 merkeagoa izango da.