Urtarrilaren 15ean, Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da, txotx denboraldiari hasiera emateko, ekitaldira etortzeko 5 sarrera bikoitz zozkatuko dira herritarren artean. Hiru baldintza bete behar dira horretarako; Astigarragakoa izatea, 18 urtetik gorakoa izatea eta sagardogilea ez izatea. Zozketan parte hartzeko azken eguna gaur da eta izen emateak Sagardoetxean egingo dira bertara etorri eta izena emanda, telefonoz 943 55 05 75 zenbakira deituta edo e-mailez info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera e-mail bat bidalita.