SAGARDO BERRIAREN EGUNA

Sagardo Berriaren Egunerako sarrerak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 4a, 00:00

Hilaren 15ean, Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da, txotx boladari hasiera emateko, ekitaldira etortzeko 5 sarrera bikoitz zozkatuko dira herritarren artean. Hiru baldintza bete behar dira horretarako; Astigarragakoa izatea, 18urtetik gorakoa izatea eta sagardogilea ez izatea. Zozketan parte hartzeko azken eguna bihar da eta izen emateak Sagardoetxean egingo dira bertara etorri eta izena emanda, telefonoz 943550575 zenbakira deituta edo e-mailez info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera e-mail bat bidalita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!