Aurreko ostegunean eman zitzaien hasiera urtarrileko kultur ekintzei, Astigarragan. Rap festaz gozatzeko aukera izan zuten askok, Gaztelekuaren eskutik.
Datorren ostegunean, ipuin ordua izango da arratsaldeko 18:00etatik 18:45etara, liburutegian. Betiko ipuinak liburua kontatuko du Lur Kortak. Eta antolatzaileek adierazi dute, saioa 3 urtetik aurrerako haurrrentzat zuzendutakoa dela, eta gurasoek kultur etxeko sarreran itxaron beharko dutela. Oharra ere luzatu dute: «sarrera mugatua da, gonbidapena aurrez hartu behar da liburutegian».
Hilaren 13tik 27ra bitartean, gurasolagun antolatu da, 16:30etatik 18:30etara. Euskaraz mintzatzeko elkargune bat da, eta azpimarratu dute, berdin dela zein den zure euskara maila, «euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu». Doakoa da, eta Udaleko euskara saila, AEK euskaltegia eta Xaguxar elkartea dira antolatzaileak.
Hilaren 13an, KZ Guneko koordinatzailea egongo da, arratsaldeko 16:00etatik 17:45etara. Ikastaroen eskaintza ikusteko:www.kzgunea.eus webgunean begiratu.
14an, irakurketa kluba egongo da, Han ez banengo bezala liburuan oinarritutakoa, hain zuzen. Liburua, Salvenka Drakulic idazlearena da eta saioa, Isabel Etxeberriak gidatuko du. Parte hartzea irekia eta doakoa dela adierazi dute.
Hilaren 15erako bi ekintza egingo dira. Lehena; XXVII. Sagardo berriaren eguna. Eguerdiko 12:00etan, aurkezpena eta prentsaurrekoa egongo da kultur etxean, ondoren sagarrondo berri bat landatu eta Alorrenea sagardotegian denboraldiko lehen kupela irekiko dute. Jarraian, 13:45ak aldera, Alorrenea sagardotegiko txox irekiera egingo da, eta herriko tabernan zuzenean ikusteko aukera ere eskainiko dute. Arratsaldean ekintza gehiago daude noski, 17:30etan, haurrentzako jolasak antolatu dira, Joseba Barandiaran plazan, eta ordubete beranduago, Pintxopote musikatua egongo da, Astigarragako tabernan.
Jaialdiaz gain, arratsaldeko 19:00etan, euskararen jatorriari buruzko hitzaldia egongo da AEK euskaltegian. Josu Urrexolak eskainiko du eta doakoa da.
19an, Aioko antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da, arratsaldeko 17:00etan, Kultur etxean. Zurrunka teatroaren itzal eta txontxongilo emanaldia izango da. Txikienek 2,5 euro ordaindu beharko dute eta helduek berriz 5 euro.
18an beste antzerki bat eskainiko da, Benditas izenekoa eta El mono habitado konpainiaren eskutik antzeztua. Gaztelaniaz izango da, txikienek 3 euro eta helduek 6 euroko sarrera ordaindu beharko dute.
Hilaren 20ean, Dantza Latinoen ikastaroa eskainiko da, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara bitartean. Antolatzaileek adierazi dute, ikastaroa hasiberrientzat dela, eta ikasturteko prezioa 50 eurokoa dela. Hala ere, Astigarragan erroldatutakoek, erretiratuek, langabetuek eta pentsiodunek %25eko beherapena izango dute.
22an eta 23an, Tratu onei buruzko hitzaldia eskainiko du AEK euskaltegiak, eta Maialen Gartzia izango da hizlaria. AEK euskaltegian izango da, 22an arratsaldeko 19:00etan, eta 23an, goizeko 9:30etan. Doakoa da.
25ean, Asterix eta edabe magikoaren sekretua jarriko dute kultur etxeko pantailan. Sarrerak 2 euro balio du eta euskaraz izango da.
Eta hila amaitzeko, 27an, literatur solasaldia egongo da, arratsaldeko 19:30etan, liburutegian. Unamuno idazlearen Niebla liburuan oinarritutako solasaldia, Gaztelaniaz.
Sarreren salmenta
Kultur etxean emanaldiaren astean zehar, eta egunean bertan ordubete lehenago erosi daitezke sarrerak. Online erosteko: www.astigarraga.eus webgunean.
URTARRILEKO KULTUR AGENDA
9 Ipuin ordua, 18:00-18:45, Liburutegian. Lur Korta, Betiko Ipuinak liburuaren kontalaria izango da. Saioa 3 urtetik aurrerako haurrentzat. Sarrera mugatua da eta gonbidapena aurrez hartu behar da.
13-27 Gurasolagun, 16:30-18:30. Haurrak eta gurasoak kafe baten bueltan euskaraz mintzatzeko elkargunea. Doan da.
14 Irakurketa kluba, 19:30etan, liburutegian. Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala liburuaren ingurukoa izango da, eta saioa, Isabel Etxeberriak gidatuko du.
15 XXVII. Sagardo berriaren eguna, 12:00etatik 18:30etara. 12:00etan aurkezpena, eta Alorrenean denboraldiko lehen kupela irekiko da. Txikientzat jolasak egongo dira eta 18:30etan, pintxopote musikatua.
15 Euskararen jatorriari buruzko hitzaldia, 19:00etan, AEK euskaltegian (Nabarra Oñatz kalea). Josu Urrexolak eskainiko du.
19 Antzerkia 17:00etan, Kultur etxean. Aioko, Zurrunka teatroaren itzal eta txontxongilo emanaldia izango da. Sarrerak 2,5 euro balio du txikientzat eta helduentzat 5 euro.
18 Antzerkia 20:00etan, Kultur etxean. Benditas, El mono habitado konpainiaren eskutik izango da. Gaztelaniaz eskainiko da. Adin txikikoek 3 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek 6 euro.
20 Latin Dantzak 18:30-20:00, Kultu etxean. Ikastaroa hasiberrientzat izango da, izen ematea bikoteka egin behar da. Astigarragan erroldatutakoek, erretiratu, langabe eta pentsiodunek, %25eko beherapena izango dute.
22-23 Tratu onei buruzko hitzaldia, AEK Euskaltegian. 9:30etan eta 19:00etan. Izena emateko, zilegieskola@aek.eus edo kultu etxean bertan. Doan izango da.
25 Zinema, 17:00etan, Kultur Etxean. Asterix eta Edabe magikoaren sekretua izango da filma. Sarrerak 2 euro balio du, eta euskaraz izango da.
27 Literatur solasaldia 19:30etan, liburutegian. Unamuno idazlearen Niebla liburuaren inguruko solasaldia. Gaztelaniaz izango da.