Urtea ederki bukatu zuten Mundarro Kirol Elkarteak antolatutako inuxente krossarekin. Horrez gain, Mundarroko seniorrek 2019an jokatutako azken partiduan garaipena lortu zuten Zarautzen aurkako partiduan. Hala ere, oraindik Mundarro eta Zarautz sailkapenean berdinduak daude, launa garaipenekin, bederatzi eta hamargarren postuan.
2020ko lehen partiduak
Urtean behar den bezala hasteko, Mundarroko gorengoek, Allerruren aurka jokatuko dute, gaur arratsaldeko 15:30etan, Plazetan. Kanpoan denez, animo guztiak beharko dituzte astigartar gazteek.
Lehenengo mailako erregionalek berriz, gaur arrratsaldeko 16:00etan jokatuko dute, Zarkumendegin, Irauli taldearen aurka. Bertaratzeko deia luzatu dute, Mundarrok urtea ondo amaitu duen moduan, ondo hasi nahi duelako, gogoz daude gazteak.