Futbola

Realeko neskek gaur Zarkumendegin entrenatuko dute goizean zehar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 31a, 00:00

Helburu nagusia emakumeen kirola «ikusarazi eta bultzatzea da» eta 10:00etatik 12:00etara egongo dira urteko azken egunean.

Realeko nesken aurreneko taldea zuze­nean ikusteko aukera izango du­te gaur goizean, Zarkumendegi­ra ger­­tu­ratzen direnek. Izan ere, bertan entrenatuko dute txuri-urdinek, 10:00etan hasi eta 12:00ak arte; eta saioa irekia izango da, ikustera hurbildu nahi duten guztientzat.
Emakumeen kirola «ikusa­ra­zi eta bultzatzeko asmoz», Gi­puzkoako kirolean «erreferente» den taldea Astigarragara ekarri nahi izan du Mundarrok, urtea agurtzeko; eta bertaratzeko gon­­bitea luzatu die, Urumea baila­­rako bizilagun guztiei.
Aurreko astean urteko Gipuzkoako kirolari onenen saria jaso zuten Anoetan Kirol Kazetarien Elkartearen eskutik.  2019an Erreginaren Kopa ira­bazita, entzute haundia izan du Realak, urte honetan zehar; eta baita makina bat erreko­no­zimendu eta omenaldi jaso ere. Urteko azkenekoa, Astigarra­gan jasoko du gaur, bailarako zaleen eskutik

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!