Realaren aurreneko taldea zuzenean ikusteko aukera izango dute bihar goizean, Zarkumendegira gerturatzen direnek. Izan ere, bertan entrenatuko dute neska txuri-urdinek, 10:00etan hasi eta 12:00ak arte; eta saioa irekia izango da, ikustera hurbildu nahi duten guztientzat.
Emakumeen kirola «ikusarazi eta bultzatzeko asmoz», Gipuzkoako kirolean «erreferente» den taldea Astigarragara ekarri nahi izan du Mundarrok, urtea agurtzeko; eta bertaratzeko gonbitea luzatu die, Urumea bailarako bizilagun guztiei.
2019an Erreginaren Kopa irabazita, entzute haundia izan du Realak, urte honetan zehar; eta baita makina bat errekonozimendu eta omenaldi jaso ere. Urteko azkenekoak, Astigarragan jasoko ditu bihar, bailarako zaleen eskutik.