HERRI ESKOLA

Jangelako ordutegi aldaketarekin desadostasuna adierazi dute begiraleek

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 28a, 00:00

«Lana azkarrago bete beharra» eta «haurren bazkaltzeko autonomiari mesederik ez» diola egingo arrazoitu dute.

Herri Eskolako jangelako begiraleek mezua helarazi nahi izan diete haurrak bertan uzten dituzten gurasoei, jangelarako proposatu den ordutegi aldaketa medio. Begiraleak ez daude proposatu den ordutegi aldaketarekin ados, eta arrazoiak adierazi nahi izan dituzte. Orokorrean, aldaketak dakarren ondorio nabarmenena da, «gure lana bete behar den bezala ez betetzea».

 

Arrazoi pegadogikoak eta beste

Hainbat arrazoi eman dituzte begiraleek proposatu den ordutegi aldaketaren kontra agertzeko.

Batetik, azaldu dute, arrazoi pedagogikoei dagokienez, «haurren bazkaltzeko autonomiari eta erritmoari ez diola mesederik egingo: tresnen erabilera egokia, poliki jatea, murtxikatzea, txukun eta garbi jatea...».

Era berean, antolaketari dagokionez, diote «lan ordua 15 minutuz murriztuko» zaiela, baina «ez betebeharreko lanak: jangela antolatu, umeak zerbitzatu, mahai tresneria jaso, jolasak antolatu... Estresa handituko du eta arreta gutxiago jasoko dute».

Azkenik, egutegiari dagokionez diote, iraila eta ekaina osoa goizez egingo direla eta, «HH3ko umeek ezingo luketela siestarik egin» eta «HH4, HH5, LH4, LH5 eta LH6ko umeek 30 minutu beranduago bazkalduko luketela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!