Gaur eta astelehenean ere ludotekarekin gozatzeko aukera izango da kiroldegian 10:00etatik 13:00etara, baina horrez gain, gaur 12:00etan magia ikuskizun berezia izango da. Bestalde, astelehenera arte Gipuzkoako Elikagai Bankurako jaki eta produktuak bilduko dira, eta parte hartzen dutenen artean bingo solidarioa egingo da astelehenean, herriko elkarteek emandako opariak zozketatzeko.