Futbola

Zarkumendegin entrenatuko du Realak, hilaren 31n

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 24a, 00:00

Realeko jokalariak, gol bat ospatzen.

Nesken aurreneko taldea Astigarragan izango da, Urte Zahar Egunean, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Irekia izango da saioa.

Bisita berezia jasoko du Zar­ku­mendegik, Urte Zahar Egunez: Realeko nesken aurreneko tal­dea etorriko da Astigarragara, abenduaren 31n, entrenatzera. Goizeko 10:00etatik 12:00etara egingo dute saioa, eta irekia izango da, ikustera gerturatu nahi duten guztientzat.

Mundarrok, gainera, gonbi­tea luzatu die Urumea bailarako bizilagun guztiei, bertaratzeko: «emakumeen kirola ikusarazi eta bultzatu nahi dugu, eta aur­ten Gipuzkoan erreferente na­bar­menenetako bat da Reala», azpimarratu dute.

Izan ere, Espainiako Kopa irabazi dute txuri-urdinek, eta beste hainbat erreko­no­zi­men­duren artean, Urrezko Danborra jasoko dute urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!