zinea

Jon Garañoren 'La trinchera infinita' filmak, 15 nominazio Goya sarietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

2018an Handia filmarekin 10 Goya sari jaso ondoren, ma­ki­na bat hautagaitzarekin buel­ta­tuko da Jon Garaño asti­gar­tarra, 2020ko sari bana­ketara. Izan ere, 15 nominazio jaso ditu, Aitor Arregi eta Jose Mari Goeneagarekin batera zuzendu duen La trinchera infinita peli­kulak. Horien artean daude, Ga­rañori be­rari zuzenean dago­kionean, pelikula onenaren eta zuzendaritza onenaren sariak. Eta horiekin batera, honakoak: gidoi originala, musika origina­la, emakumezko eta gizonezko aktore onenak, gizonez­ko ezus­teko aktorea, produkzioko zu­zen­daritza, muntaia, ar­gazki zu­­­­zenda­ri­­tza zein ar­tis­tikoa, jan­­tziak, makillajea eta peluke­ria, soinua, eta efek­tu bereziak. Urtarrilaren 25ean egingo du­te sari banaketa.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!