mundarro

Futbol, pelota eskubaloi eta saskibaloi saio irekiak antolatu ditu Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Mundarro kirol elkarteak saio irekiak antolatu ditu datorren astetik aurrera kirol desberdinetan. Etzi astelehenean eskubaloi eta saskibaloiaren txandak izango dira. Eskubaloikoek 10:30etan jarri dute zita kiroldegian LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailakoentzat. Saskibaloi saio irekia 11:30etan hasiko da. 2012an jaiotakoentzat bi zita jarri dira. Lehendabiziko Zarkumendegin, abenduaren 27an, ostiralean, 17:00etan, eta zapatilla eta arropa egokia eman behar dira. Abenduaren 30ean pelotako saioa egongo da, Txomiñenean, 17:00etan. Kirolaz gozatu nahi duenak badu aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!