Mundarrok Gabonetarako antolatzen duen Jolas Txiki parkea etzi irekiko da Astigarragako kiroldegian. 2-5 urte arteko umeentzat antolatutako joko didaktikoak, lankidetzakoak eta taldekoak egiten dira. Bi txanda daude: abenduaren 23, 26, 27 lehen txandan eta abenduaren 30, urtarrilaren 2 eta 3 bigarrena. 09:00etatik 13:00etara. Bestetik, 9-12 urte bitartekoentzat Jolas Aretoa jarriko da 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara kultur etxean. Sarrera irekia eta doakoa da eta abenduaren 26, 28, 28 eta 31n eta urtarrilaren 3an egongo da zabalik.