Santo Tomas

Aurreko larunbatean ospatu zuten, gaurko Santo Tomas

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Txistorra izaten da Santo Tomasetan protagonista nagusia eta Astigarragan ere bai.

Santo Tomas eguna ospatzen da gaur, baserritarrak azokara baserrian landutako produktuak, Gabonen aurretik, saltzeko jaisten zituzten egun haundia. Donostia jendez lepo egongo da, baina Astigarragan ere ospatzen da. Hori bai, gaur ez, baizik eta aurreko larun­ba­tean ospatu zuten astigar­tarrek, Santo Tomas. Arra­kas­ta izan zuen: jende asko hurbildu zen, eta Foru Plazan giro ezin hobea izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!