Udala

Aiotzategi kaleko alokairu sozialeko etxebizitzetarako izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Urtarrilaren 31ra arte dago epea eskaerak aurkezteko eta 7 etxe zozketatuko dira.

Datorren urtearen hasieran, alo­kairu sozialeko zazpi etxebizitza zozketatuko ditu Astigarragako Udalak, Aiotzategi kaleko 4ga­rren atarian. Eta dagoeneko za­balik dago izena emateko epea, parte hartzeko.

Urtarrilaren 31ra arte egin daitezke eskaerak, udaletxean. Horretarako, aurkeztu beharko dira honakoak: eskaera orria beteta; familia-liburua eta kide guztien NANaren fotokopia; de­nen errolda ziurtagiri egu­ne­­ra­tua, Udalak egina; diru-sarrerak dituzten guztien 2018ko errenta aitorpenaren fotokopia; edota etxebizitzan biziko diren kideen zerrenda, adina eta diru-sarre­rak zehaztuz.

Zozketan parte hartu ahal izateko, urteko diru-sarrerak izan beharko dira 3.000 euro eta 39.000 euro artekoak; baina lehentasuna izango dute 25.000 euro baino gutxiagoko diru-sa­rrerak dituztenek.

Zazpi urteko iraupena izango dute alokairu kontratuek
Une honetan, okupatuta dau­de etxebizitza horiek, baina martxoaren 31n bukatuko zaie kontratua, horietan bizi dire­nei.  Alokairu sozialeko kontratu berriek, zazpi urte­ko iraupena izango dute; baina urtero erre­bisitatuko da, ziurtatzeko hasi­e­rako bal­dintzak betetzen direla. 
Zozketaren oinarriak eta eskaera orriak eskuragarri dau­de, Astigarragako Udalaren web orrian: astigarraga.eus.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!