Udala

Euskaraldiaren dinamizatzailea kontratatzeko prozesua martxan da

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia lantzeko pertsona bat hartuko du eta urtarillaren 9ra arte bidali daitezke curriculum vitaeak.

2020an egingo da Euskaraldia berriro, baita Astigarragan ere; eta herriko jarduerak aurrera eramateko, pertsona bat kontratatuko du Euskaltzaleen Topaguneak. 

Horretarako, lan eskaintza zabaldu dute: urtarrilaren 9ra arte entregatu daitezke curriculum vitaeak, udaletxean. Urtarriletik abuztura, egunean lau orduko lanaldia izango da, eta irailetik abendura sei ordukoa.
Egin beharko du, bes­teak beste, eragileei eta herritarrei Euskaraldia aurkeztu, Eus­karaldiko Batzordea eratu, tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu, herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu, herritarren eta entitateen izen ematea antolatu, balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin, dinamizatu, aurrekontua kudeatu...

Betebeharreko baldintzak hautagaiei
Honako baldintzak betetzea ere eskatu zaie hautagaiei: euskera maila egokia izatea (idatziz zein ahoz), Astigarraga eta eskualdea ezagutzea, euskaltzalea izatea eta euskalgintzan ezagutza izatea eta jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!