Urteroko moduan, aurten ere, abenduaren 24an, asteartean, euskal preso eta iheslarien aldeko Olentzeroa aterako da Astigarragan barrena 16:00ak aldera, Oialumen elkartu eta herriko kaleetan ibili ondoren, Joseba Barandiaran plazan emango zaio amaiera. 19:00etan 564 abestia abestuko da preso eta iheslarien alde.
Ostiralean, abenduaren 27an berriz, hilabeteko azken ostirala dela eta, arratsaldeko 20:00etan kontzentrazioa burutuko da Joseba Barandiaran plazan eta amaieran mariskadaren zozketa egingo da.
Hirugarrenik, gaur zortzi, abenduaren 28an Sarek Donostian deitu duen manifestaziora joateko deia luzatzen da, 12:00etan Bule-barretik Atera bidera Presoak etxera! lemapean. Urtarrilaren 11n Bilbon deiturik dagoen «manifestazio Nazionalera» joateko, autobus zerrendak, Zipotza tabernan daude.