Astiko

'Gabon Apartsuen' barruan ere atrakzioak jarriko dira umeentzako

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Joseba Barandiaranen, Kale Nagusian eta Kontxa Etxeberrian jarriko dira ostiralean eta gaur zortzi.

Gabon Apartsuak, komertzio txikian egitasmoak, astebete bete ditu, baina oraindik beste hamar egun ditu aurretik.  Gainera Gabonetan, bi egunez, umeentzako ohe elastikoak eta puzgarriak jarriko dira abenduaren 27an eta 28an. 

Sagardo aparduna balorean jarri nahi da eta abenduaren 31ra arte herriko komertzio txikian egiten diren erosketak saritzen ari dira. Zozketa-txartelak ari dira banatzen ekimenera atxikitu diren herriko 25 establezimenduetan.

Sarien artean, sagar barietate eta errima denbora ezberdinetako apardun zein bestelako gutiziekin osaturiko 30 saski, apardun erosteko 1.000 deskontu-bonu eta sagardotegietara bisita gidatuak zozketatuko dira. Saskiak ez diren sariak jasotzeko irabazleek sagardotegietara deitu beharko dute (Astarbe 943 55 15 27 zenbakira eta Petritegi 943 45 71 88 zenbakira).

25 establezimendu eta sei taberna

Guztira, Astigarragan, 25 establezimendu ari dira parte hartzen. 19 lokaletan eskuragarri egongo dira zozketa-txartelak eta sei tabernetan herritarrek apardun kopa bat eskatzeko aukera izango dute. 

Horretaz gain, abenduaren 27 eta 28an, eta iazko esperientziari jarraipena emanez, txikienentzat atrakzioak jarriko ditu Astikok. Aurten hiru guneetara zabaldu da ekimena: Joseba Barandiaran plaza, Kale Nagusia eta Kontxa Etxeberria plaza.

Jokoetan parte hartzeko txartelak doan banatuko dira asteazkenera arte

Jolasak Joseba Barandiaran, Norberto Almandoz eta Kontxa Etxeberria plazetan 11:00etatik 13:30etara, eta 17:00etatik 20:30etara jarriko dira. Ohe elastiko eta puzgarriak jarriko dira herriko hiru plazetan. Horietan doan ibiltzeko txartelak asteazkenera arte, abenduaren 24ra arte, emango dira establezimenduetan erostearen truke, baina bertan salgai ere egongo dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!