Udala

Aurrekontuak onartzeko plenoa, gaur arratsaldez

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 20a, 00:00

18:30etan izango da, udaletxeko areto nagusian. 2020-2023 dirulaguntzen plan estrategikoa ere, lantzeko gaien artean. 

Gaur egingo du Astigarragako Udalak, 2020 urteko azkeneko plenoa. Arratsaldeko 18:30etan izango da, udaletxeko areto na­gusian; eta guztira, zazpi puntu izango dituzte lantzeko. Horien artean dago, 2020ko Udal Aurre­kontuaren behin betiko onarpe­na, eta dagoeneko eman dute aditzera alderdi guztiek, zein izan­go den beraien botoa: EH Bilduren Udal Gobernua alde, EAJ-PNV kontra; eta abstenitu egingo da PSE-EE. Aurrekontuei buruz, erreportajea argitaratu­ko du Kronikak, biharko alean.

Plenoko gainerako puntuen artean daude, 2020-2023rako di­rulaguntzen plan es­tra­tegikoa, 2020ko langileen ze­rrenda eta plantilla organikoa, kultur etxe be­rriko obraren de­klarazioa, eta Hiri Antolaketako Plan Oro­ko­rraren aldaketa zehatza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!