MUNDARRO

Kirol Eguna gaur eta Inuxente Krosa igandean, mugitzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 20a, 00:00

Erakustaldiak eskainiko dituzte haurrek gaur, Kirol Egunari hasiera emateko

Kirola egin eta gorputza mugi­tzeko, zita bikoitza jarri du Mun­darro Kirol Elkarteak, egun hauetarako. Gaur bertan egingo dute aurrenekoa, Kirol Eguna ospatuko baitute, Astigarragako kiroldegian. Arratsaldean izan­go da hori, 16:00etan hasita.

Haurren txanda izango da le­henik, eta erakustaldiak es­kai­niko dituzte, 17:15ak arte. Eta ondoren, saio irekiekin hasiko dira: Strong eta Jump Fit saioak 18:00etatik 19:00etara; Ziklo In­door 18:15etatik 19:15etara; eta Hiit, Zumba, Bungee eta Ziklo azkenik, 19:15etan hasita.

Eta bukatzeko, afari batekin eta mozorro lehiaketarekin bo­robilduko dute eguna. Saioetan zein afarian parte hartzeko, aldez aurretik eman behar zen izena, abenduaren 13ra arte.

Inuxente Kroserako, izenematea egunean bertan

Bigarren zita, iganderako jarri dute, urteroko Inuxente Krosa­re­kin. Arratsaldeko 16:30etan hasiko dira haurren lasterketak, eta 17:30etan izango da helduen txanda, 6 kilometro osatzeko. Guztiak, Kale Nagusitik abiatu eta bertan bukatuko dira.

Haur zein heldu, igandean bertan eman beharko dute izena, irteera gunean, 15:30etatik au­rrera. Haurren kasuan doakoa da, eta helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Opari bana ja­soko dute partehartzaileek, eta sariak azkarrenek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!