GABONETAKO KONTZERTUA

Gabonei hasiera, musikarekin hobe

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 17a, 00:00

Gabonak gero eta gertuago daude, eta horren islada dira Urumea bailaran azkeneko asteetan zehar egin diren ekintza eta emanaldiak. Horietako bat herenegun izan zen; astigartarrek jarri zioten erritmoa igandeari, Andre Maria Jasokundearen parrokian. Bertan egin zuten bat Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek, eta Aiztondo abesbatzako kideek ere. Gabonetako betiko doinuekin eta berriekin gozarazi zuten publikoa, beraien ahotsarekin eta hainbat eta hainbat instrumenturen bidez ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!