ANTZERKIA

'Azken balea' bihar, Muxi eta Tomaxekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Haurrek ere izango dute aukera, antzezlanean parte hartzeko, pailazoekin.

Beraien azkeneko abentura eskainiko dute pailazoek, 17:00etan hasita 
kultur etxean. 

Antzerki saioa izango da bihar, kul­tur etxean, 4 urtetik gorako­entzat. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Muxi eta Tomax paila­zo­en az­ke­neko abentura ezagutze­ko au­kera izango dute, haurrek zein helduek: Azken balea.
Egunkarian irakurriko du Mu­xik, euskal bale bakarra ge­­ra­­tzen dela, Kanadan; eta To­max konbentzitu ondoren, aito­na­ren baporea hartuko dute, hara joan eta baleari lagun­tze­ko: arriskuan dago, plastikoen eta kutsa­du­raren erruz.
Saiorako sarrerak, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai: adin txikikoek 2,5 euro, eta hel­duek 5 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!