2018an Handia filmarekin 10 Goya sari jaso ondoren, makina bat hautagaitzarekin bueltatuko da Jon Garaño astigartarra, 2020ko sari banaketara. Izan ere, 15 nominazio jaso ditu, Aitor Arregi eta Jose Mari Goeneagarekin batera zuzendu duen La trinchera infinita pelikulak. Horien artean daude, Garañori berari zuzenean dagokionean, pelikula onenaren eta zuzendaritza onenaren sariak. Eta horiekin batera, honakoak: gidoi originala, musika originala, emakumezko eta gizonezko aktore onenak, gizonezko ezusteko aktorea, produkzioko zuzendaritza, muntaia, argazki zuzendaritza zein artistikoa, jantziak, makillajea eta pelukeria, soinua, eta efektu bereziak.
Urtarrilaren 25ean egingo dute sari banaketa ekitaldia.