ALOKAIRU SOZIALA

Izenematea zabalik, Aiotzategi kaleko alokairu sozialeko etxebizitzetarako

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Zazpi etxebizitza zozketatuko dira, eta urtarrilaren 31ra arte dago epea, eskaerak aurkezteko. 7 urteko iraupena izango dute alokairu kontratuek.

Datorren urtearen hasieran, alo­kairu sozialeko zazpi etxebizitza zozketatuko ditu Astigarragako Udalak, Aiotzategi kaleko 4ga­rren atarian. Eta dagoeneko za­balik dago izena emateko epea, parte hartzeko.
Urtarrilaren 31ra arte egin daitezke eskaerak, udaletxean. Horretarako, aurkeztu beharko dira honakoak: eskaera orria beteta; familia-liburua eta kide guztien NANaren fotokopia; de­nen errolda ziurtagiri egu­ne­­ra­tua, Udalak egina; diru-sarrerak dituzten guztien 2018ko errenta aitorpenaren fotokopia; edota etxebizitzan biziko diren kideen zerrenda, adina eta diru-sarre­rak zehaztuz.
Zozketan parte hartu ahal izateko, urteko diru-sarrerak izan beharko dira 3.000 euro eta 39.000 euro artekoak; baina lehentasuna izango dute 25.000 euro baino gutxiagoko diru-sa­rrerak dituztenek.

Etxebizitzak, hiru motatakoak
Zozketatuko diren zazpi etxe­bizitzak, izango dira hiru mo­ta­takoak: hiru logelako lau etxe­­­bizitza; bi logelako bi etxe; eta beste bat bi logelakoa, baina ezintasun edo desgaitasunen bat dutenentzat egokitua.
Une honetan, okupatuta dau­de etxebizitza horiek, baina martxoaren 31n bukatuko zaie kontratua, horietan bizi dire­nei. 
Alokairu sozialeko kontratu berriek, zazpi urte­ko iraupena izango dute; baina urtero erre­bistatuko da, ziurtatzeko hasi­e­rako bal­dintzak betetzen direla. 
Zozketaren oinarriak eta eskaera orriak eskuragarri dau­de, Astigarra­ga­ko Udalaren web orrian: astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!