UPELIO EGUNA

80ko hamarkadara atzera eramango du Astigarraga, Upelio Egunak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Joan den urteko Upelio Egunean, 20ko hamarkadako jantziekin.

Gaur ospatuko dute, 19:30etatik aurrera. Elektrotxaranga eta afaria izango dira.

Ia ehun urte egin zuen atzera Astigarragak, joan den urteko Upelio Egunean; eta oraingoan, hiru hamarkadakoa izango da soilik saltoa: 80ko hamarkadan egongo da girotuta, eta gaur ber­tan ospatuko dute, Gazte Asan­bladak antolatuta.
Arratsaldeko 19:30etan hasi­ko da festa, eta orain dela 30 urteko jantziekin, poteoa egitera aterako dira, Kitadelpare txa­ran­garekin batera. Afalordura arte luzatuko da hori.
Zipotzan egingo dute afaria gero, poteoko giroari segida ema­nez 21:30etan hasita: piko­teoa, oilaskoa eta postrea. Ber­tan afaltzeko, aldez aurretik eman behar zen izena, Zipotzan bertan, asteazkenera arte.
Eta eguna borobiltzeko, elek­tro­txa­­ranga izango da, Orkresta tal­dearekin. Gaueko 01:30etan ha­siko dira jotzen, parranda lu­zatzen den arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!