Literatura

Lehoiaren bila gaur, Ipuin Orduan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 12a, 00:00

Lur Korta kontalariak Armando Quinteroren Ikusi al duzu lehoia? ipuina kontatuko du  gaur liburutegian, 18:00etatik 18:45etara, hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako saioan. Gurasoek lehenagotik gonbidapenak eskatu behar dituzte, eta saioa hasi aurretik haurrak kultur etxeko atarira eraman, ipuin kontalariarekin gora igo daitezen.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!