Aurten ere jostailu trukea antolatu du Xaguxar aisialdi elkarteak, Udaleko hezkuntza sailak lagunduta. Batetik, etxean erabiltzen ez diren jostailuak, egoera onean daudenak utzi ahal izango dira, eta bertan jasotako truke-txartelarekin, beste norbaitek utzitako jostailuak jaso ahal izango dira, trukean.
Jaso aurretik, utzi
Trukerako aurreneko eguna gaurkoa izango da. Ezer hartu aurretik, utzi egin beharko dira jostailuak. Ikastolako atarian jarri da hitzordua horretarako, gaur, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara.
Uzten diren jostailuak egoera onean eta osorik egotea eskatzen da.
Ostiralean, jostailu berriak
Gaur jostailuak uzten dituztenek truke-txartela jasoko dute bueltan. Hori erabili beharko da ostiralean, bueltan jostailu berriak, beste norbaitek utzitakoak jaso ahal izateko.
Ostiralean ere ikastolako atarian egin ahal izango da aldaketa, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etarako tartean.