Ostiralera arte, abenduaren 13ra arte irekita dago izen-ematea Mundarrok Gabonetarako antolatzen duen Jolas Txikirako. 2-5 urte arteko umeentzat antolatutako joko didaktikoak, lankidetzakoak eta taldekoak egiten dira. Bi txanda daude: abenduaren 23, 26, 27 lehen txandan eta abenduaren 30, urtarrilaren 2 eta 3 bigarrena. 09:00etatik 13:00etara da eta prezioa, bazkideek 30,70 euro eta gainontzekoek 38,80 euro. Bi txandetan parte hartuta eta bigarren senidearen izen-ematean %10eko deskontua egoten da.