Giza Eskubideak

Estatu indarkeriaren biktima izan diren lau astigartarrei omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 9a, 00:00
Agin Laburuk Joseba Barandiaran plazan abestuko ditu bertsoak.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, bihar, egingo da 17:00etan Joseba Barandiaran plazan.

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da bihar eta Astigarragako Udalak estatu indarkeriaren biktima izan diren Tomás Alba, Joseba Barandiaran, Agustin Irazustabarrena eta Bixente Perurena omenduko ditu, 17:00etan, Joseba Barandiaran plazan. Ekitaldia ez da estatikoa izango, hainbat gune izango ditu. 17:00etan hasiko da Joseba Barandiaran plazan eta bertan, biktimen familiako kideei lore eskaintza egingo zaie. Jarraian, udaletxeko ordezkariek hartuko dute hitza eta Agin Laburu arituko da bertsotan. Ondoren, herriko erdigunean dauden hiru monolitoak bisitatu eta lore eskaintza egingo da. 17:30ak aldera Perurenara abiatuko dira, bertan dantzariek eta txistulari taldeak agurra dantzatu eta joko dute Bixente Perurenaren monolitoaren parean. Agin Labururen bertsoekin amaituko da ekitaldia.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!