Jolas Txikirako izenematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 6a, 00:00

Abenduaren 13ra arte irekita dago izen-ematea Mundarrok Gabonetarako antolatzen duen Jolas Txikirako. 2-5 urte arteko umeentzat antolatutako joko didaktikoak, lankidetzakoak eta taldekoak egiten dira. Bi txanda daude: abenduaren 23, 26, 27 lehen txandan eta abenduaren 30, urtarrilaren 2 eta 3 bigarrena. 09:00etatik 13:00etara da eta prezioa, bazkideek 30,70 euro eta gainontzekoek 38,80 euro. Bi txandetan parte hartuta eta bigarren senidearen izen-ematean %10eko deskontua egoten da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!