Sagardoetxea

Gabonetako pinu berezia apaintzeko, bost zita gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 6a, 00:00

Sagar eta kandelekin apainduko dute, Gabonetako pinu berezia

Pinua apaindu eta barrikotea egingo dute gaur, 11:00etan eta 16:00etan.

Abenduko zubia aprobetxatuz,  Gabonetako pinua apaintzeko zita jarri du aurten ere, Sagar­doetxeak. Gaurtik igandera arte, bost hitzordu jarri dituzte, sa­gardo botilekin osatutako pinu berezia apaintzeko. Sagarrak ja­rri eta kandelak piztuko di­tuz­­te gerturatzen direnek, eta auke­­ra izango dute, baita ere, bera­ien desioak idatzi eta pinuan zin­tzi­likatzeko. Barrikotea ere izango dute, gaztainekin.

Bost txanda izango dira au­ke­ran: gaur eta bihar, goizeko 11:00etatik 13:30etara, eta arra­tsaldeko 16:00etatik 19:30etara; eta etzi, goizeko txandan soilik. Helduen kasuan, 5,5 euro izan­go dira pertsonako, Sagar­doe­txe­ra bisita gidatua, Gabonetako pinuaren apainketa eta barri­ko­tearen dastaketa. 0-9 urte bitar­­teko haurren­tzat, doan izango da, sagar muztioaren dasta­ke­ta barne, baina heldu bate­kin joan beharko dute. Eta 10-17 urteko­en­tzat, 3,5 euro dira, sagar muz­tioarekin eta gaztainekin.

Jatorri alemaniarreko ohi­tu­ra kristaua da, eta 1.400 urte baino gehiago dauzka. Izan ere, jatorriz, sagar eta kan­de­le­kin apaintzen ziren pinuak: ten­ta­zioa­ren ikurra zen sagarra, eta argiarena kandelak. Den­bo­ra­re­kin, ordea, bola, argi eta bestelako apaingarriekin or­dez­ka­tu dira.
Barrikotea gaztainekin egi­te­koa, be­rriz, sagardoaren kul­tu­­ra­ko usadio zaharra da: ga­rai batean, elaborazio lanak bu­ka­­tu­takoan, barrika bat muz­tioa­rekin bete, eta bi aste berandua­go festa bat antolatzen zuten, bizilagunen artean barrikotea dastatzeko, gaztainekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!