Jostailu Trukea

Azoka bi egunetan, jostailuak trukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

Abenduaren 11n jostailuak utzi egin ahal izango dira, eta 13an, trukean beste batzuk jaso.

Urtero egiten duen moduan, Xaguxar elkarteak jostailuen truke azoka antolatu du aurten ere. 

Jostailuak utzi, asteazkenean
Aurreneko hitzordua asteazkenean jarri dute, hilaren 11n. Eskolako atarian egongo da postua, 16:30etatik 18:00etara, eta bertan, etxean aspaldian erabili gabe egon diren jostailuak, eta egoera onean daudenak, utzi ahal izango dira. Trukean, opari txartelak jasoko dira. 

Jaso, ostiralean
Utzitako jostailuekin jasotako truke-txartela, berriz, ostiralean, hilaren 13an erabili ahal izango da, jostailuak hartzeko. Ordutegia berriro 16:30etatik 18:00etara artekoa izango da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!