Harituz

Once Euskadi Sari Solidarioa, Matazak proiektuarentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00
Harituzeko Isabel Otero (zutik erdian), beste saridun eta ordezkariekin.

Asteazkenean egin zen sari banaketa, Bilbon. Beste alorretan beste lau saritu izan ziren.

Harituzeko ordezkariak, saria jasotzeko unean.
 

ONCEko sari solidarioen helburua izaten da saritzea Onceren filosofiarekin eta Ekonomia Sozialarekin bat egiten duten lan solidarioak bultzatzen dituzten norbanako, enpresa, GKE, administrazio publikoko erakunde edo talde edo komunikazio programa edo lanak. Autonomia Erkidego bakoitzeko sariketa desberdina osatzen dute, eta Euskadiko Once Sariak 2019 asteazkenean banatu zituzten, Bilbon.

Denera, lau sari banatu zituzten, eta horien artean egon da Astigarragako Harituz Elkarteak bultzatzen duen Matazak indarkeria sexistaren aurka ekimena. Oncek erakundeei ematen dien sari nabarmenena eskuratu du horrela, Harituzek. Bultzatzen duen proiektua nazio mailako ekimen kolektiboa da, eta bultzatzen dituzten ekimenekin sentsibilizazioa piztu eta aditzera ematen dute genero ezberdintasunek eragin nabarmena dutela emakumeen aurkako indarkerian.

Saria jaso zutenen ordezkari guztiak eta agintariak.
 

Harituz taldeaz gain, beste hiru saritu ere egon dira, beste kategoriatan: Euskal Herriko Cadena Ser irratiko Generación Z podcasta; Mikel Ruiz, Bizkaiko Cáritas elkarteko zuzendari ohia; Petronor enpresa; eta Bilboko Udala, Bilbo Uri Adeitsua Adinekoekin B+60 izeneko II. Planarengatik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!