Pelota

Salaberria maisu, astigartar gazteek

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00
Iker Salaberria goizuetarra Mundarroko gaztetxoak bisitatzen izan da.

Sorpresa polita jaso zuten asteazkenean Mundarroko pelotari gaztetxoenek. Iker Salaberria pelotari goizuetarraren bisita izan zuten, eta pelotan eskuz aritzeko trikimailuen berri eman zien. Goizuetarrak orain gutxi, azaroaren 1ean, debutatu du profesionaletan, Asperekin, eta Promozioko Binakako Txapelketan murgilduta dabil orain. Estreinako jardunaldian galdu ondoren, pasa den asteburuan irabazi egin zuen. Bide horri eusteko indarra eman zioten astigartarrek; «zorte on, Binakako Txapelketan!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!