sagardoa

Sagardo Apurua bihartik Bulebarrean, baina produktuak gaur abiatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 5a, 00:00
Produktuan herrian barrena Lizeagara iristen dira eta bertan ontziratzen dituzte.

Santiomenditik 16:30etan jaitsiko da sagardo berria eta 17:15etan kargatuko dituzte produktuak ontzian, Lizeagan.

URUMEA  SAGARDOA

Lau egunetako egitarau erakargarriarekin prestatuta dator bihartik hasita Sagardo Apurua, etxeko haundi eta txikienentzat produktu baten baitan elkartuz lehena eta oraina. Sagardo Apurua Sagardoa Route, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen ordezkariak antolatzen du eta aurtengoa du seigarren urtea.

Donostiako Bulebarrean berreraikiko den baserri tolarea egiazko Igartubeti baserri museoaren erreplika izango da. Behin baserriko harrizko paretak zeharkatuta espazio zabal eta irekia aurkituko da, garaien nahasketa eta euskal sagardoaren bidetik ibilbide historikoa. Sagardo tragoxka bakoitzean dastatu ahal izango dira mendeetako historia eta istorioak.

Sagardoaren maitale direnentzat eta ezagutzen ez dutenentzat, produktua maite eta zaintzen dutenentzat eta oraindik dastatu ez dutenentzat. Denentzat dago lekua Sagardo Apuruan.

Urtero bezala, txotx denbo­ral­­­di­­a­ren aurretik egiten den jar­duera honen hasiera Asti­ga­­rra­gan izango da, bertatik abiatuko baitira bai sagardo be­rria, baita baserrietako pro­duktuak ere. Hori, gaur izango da. 16:30etan sa­gar­do berria eta produktuak San­tio­men­di­tik jaitsiko dira, eta Herri Eskolan geldialdia eginda, herrian zehar ibiliko dira. On­do­ren, 17:15etan, produktu horiek, ontzian kargatuko dituzte, Li­zea­ga parean.

Bihar, ostiralean, 11:30etan iritsiko dira Donostiara, eta bertsotan egin­go diete ongietorria, Aitor Men­di­luze eta Agin Laburuk. Ja­rra­i­an, 12:30etan egingo dute inaugurazio ekitaldia, Hikaren Sagar Haragizekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!