DBH Orain

Marrazki lehiaketa, DBHko eskolaz

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Marrazki lehiaketa jarri du martxan Astigarragan DBH Orain plataformak. Helburua da bai etxeko txikienek, baita nagusienek ere, Astigarragarako nahi duten DBH eskola imajinatzea, eta hura marraztea, beharrezkoa den materialarekin. Ondoren, egindako lanari argazkia atera, eta astigarragadbh@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu dute, abenduaren 13a baino lehen. Hiru saridun aukeratuko dituzte, hiru adin-tarte kontuan hartuta: bata, 6 urtetik beherakoena; bigarrena, 6 eta 12 urte bitartekoena; eta hirugarrena, 12 urtetik gorakoena (helduak, barne). Saridunen marrazkiak sare sozialen bidez zabalduko dituztela adierazi dute, eta gainera, leku oso berezia izango dute datozen hilabeteetan egingo dituzten ekintzetan. Herritarrak animatu dituzte lehiaketa honetan parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!