Asteazkenero bezala, Udalak Astigarragako adinekoei dei egin die Ttapa-Ttapa egitasmoan parte hartzeko. Goizeko 10:30etan jarri dute zita udaletxeko aurrean, eta handik, ibilalditxoa egiten dute bertaratzen diren adinekoekin, debalde. Azaldu dutenez, adineko edonor dago gonbidatuta parte hartzera.