Konfiantza indartzeko, azken tailerra

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Astigarragako emakume feministen taldeak antolatuta, Konfiantza tailerra egin dute azaroa osoan zehar. Lau saioren ondoren, gaur egingo dute azkena, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:30ak bitarte. Tailerraren helburua da «onarpenerako kontzientzia eta barne-konfiantza indartzeko tresnak» lantzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!