Ostegunean aterako da sagardo berria, Donostiara

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Datorren ostiralean hasi eta astelehenera bitarte egingo dute Sagardo Apurua, Donostiako Bulebarrean

Sagardo Apurua antolatu du sei­ga­rre­nez Sagardoa Routek, Gi­puz­koa­ko Sagardogileen El­kar­­­te­­a­­ren ordezkariak. Ohi be­za­la, Donostiako Bulebarrean ja­­rri­ko du berreraikitako baserri to­la­rea, eta makina bat ekintza egingo ditu bertan, datorren os­ti­ralean, abenduaren 6an hasi, eta abenduaren 9ra bitarte.

Sagardoa eta produktuak, Astigarragatik

Urtero bezala, txotx denbo­ral­­­di­­a­ren aurretik egiten den jar­duera honen hasiera Asti­ga­­rra­gan izango da, bertatik abiatuko baitira bai sagardo be­rria, baita baserrietako pro­duktuak ere.

Egun bat lehenago izango da hori, ordea, ostegunean. Arra­­tsal­­de­ko 16:30etan sa­gar­do berria eta produktuak San­tio­men­di­tik jaitsiko dira, eta Herri Eskolan geldialdia eginda, herrian zehar ibiliko dira. On­do­ren, 17:15etan, produktu horiek, ontzian kargatuko dituzte, Li­zea­ga parean.

Inaugurazio ofiziala, ostiralean

Ostiralean, 11:30etan iritsiko dira Donostiara, eta bertsotan egin­go diete ongietorria, Aitor Men­di­luze eta Agin Laburuk. Ja­rra­i­an, Sagardo Apurura ga­rra­ia­tuko dituzte sagardoa eta produktuak, eta 12:30etan egin­go dute jardueraren inaugurazio ofi­zia­le­ko ekitaldia. Hika tea­tro­aren Sagar Haragiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!