Plenoa

Eraso matxistei aurre egiteko protokoloa, herritarren eskura

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00
Azkenaurreko osoko bilkura egin zuten Astigarragako udal ordezkariek asteartean.

Helegiteetarako tartea pasata, behin betiko onartu zituen Plenoak 2020ko ordenantza fiskalak; urtarrilaren 1etik urrera izango dira indarrean.

Hamabi gai mahai gainean zituztela eman zioten hasiera as­tear­te­an Astigarragako udal ordezkariek urteko az­ken­au­rre­ko osoko bilkurari, azaroari ze­go­kio­na­ri, hain zuzen. Aho ba­tez onartu zituzten gai-or­de­ne­ko 11 puntutik 10. 2020ko udal or­de­nan­tza fiskalei aurkako botoa eman baitzioten EAJ-PNV­ko lau zinegotziek.

%2ko igoera orokorra, «gehiegizkoa»

Aurreko akta onartu ondoren ekin zioten udal zerga eta ta­sen inguruko eztabaidari. Irai­la­ren 24ko Plenoan eman zio­ten hasierako onarpena 2020­ko Ordenantza Fiskalei, eta he­le­gi­tee­ta­ra­ko dagokion epea pasata, be­hin betiko onartu zituzten, EH Bil­du­ren eta PSE-EEren aldeko bo­toa­rekin.

Hori horrela, %2ko igoe­ra oro­korra izango dute As­ti­ga­rra­­ga­ko 2020ko udal zer­ga eta tasek. «Azken sei ur­te­tan ez da igoerarik izan, eta KPIren igoeraren galera kon­pen­tsa­tze­ko, poliki-poliki igo behar dira», azaldu zuen Xabier Urdangarin alkateak.

Diru-sarrera gutxien di­tuz­te­nen­tzat, «hobari sistema» ba­­da­­­goe­la azaldu zuen, eta sis­­te­­ma hori, «diru-laguntza sis­te­ma batekin orekatzea» dela Udal gobernuaren asmoa.

Igoera horren aurrean ager­tu zen Nerea Zusberro, EAJ-PNV­ren bozeramailea: «ez gau­de ados %2ko igoerarekin; gehi­e­nez %1eko beharko luke». Eta bereziki kritikatu zuen etxe­bi­zi­tza hutsaren errekargoa: «ge­hie­giz­koa iruditzen zaigu».

Arrobitxuloko igogailurako eta DBHrako, aldaketa

Kreditu aldaketari zegokion hi­ru­ga­rren puntuak; udal go­ber­nu­ak proposatu zuen bi proi­ek­tu­ta­ra bideratzea aldaketa hori: batetik, Arrobitxuloko igogailua egi­te­ko, «gainkostua izan bai­tu», eta bestea, DBH egiteko.

Taldearen «harridura» is­la­tu zuen EAJ-PNVren bo­ze­ra­mai­le­ak, «2020ko udal aurrekontuen proposamenean ez baitzegoen par­ti­da­rik DBHrako». Baina «beti» DBHren alde egin du­te­nez, aldeko botoa emango zu­te­la adierazi zuten. Bide batez, Eus­ko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai­la­re­kin duten harremanaz gal­detu zion Alkateari.

Urdangarinek erantzun zuen Udal gobernua uztailean bil­du zela Eusko Jaurlaritzako or­dez­ka­rie­kin: «bilera horretan ez ziguten esan DBHrik ez zela egin­go, baina adierazi ziguten ko­ka­le­kuak zailtasun batzuk zi­tu­ela: irisgarritasuna, bata, eta malda, bestea». Horiei aurre egi­te­ko lan teknikoarekin ari direla azaldu zieten, eta azal­du­ko dutela, aurrerago. Bide batez, gainontzeko taldeen «la­gun­tza» eskatu zuen Eusko Jaur­la­ri­tza­ren «baiezkoa» lortzeko.

Plan Orokorraren inguruan, desadostasun politikoak

Nahiz eta aho batez onartu zu­ten, desadostasun politikoak sortu zituen, baita ere, Hiri An­to­la­mendurako Plan Orokorra (HAPO) idazteko kontratazio-es­pe­­dienteari zegokion gaiak.

Xabier Urdangarin alkateak adierazi zuenez, aurreko HAPOa eguneratzeko unea iritsi dela uste du Udal gobernuak, eta idazketa lizitaziora atera dute; kontratu hori berrestea da Ple­no­aren eginbeharra.

Zusberro bozeramaileak po­si­ti­bo­tzat jo zuen «generoaren eta euskeraren irizpideak» li­zi­ta­zioan kontuan hartzeak. Adie­ra­zi zuen, baita ere, bere taldea «gogoz» dagoela «ikusteko zein den EH Bilduren eredua».

Andoni Gartzia EH Bilduren zinegotziaren hitzetan, «au­rre­koa herritarrei bizkarra emanda egin zen, eta honen helburua da astigartar guztiak asetzea. Uste dugu lortuko dugula».

Gainontzeko puntuak ere aho batez onartu zituzten: 7 etxe­bi­zi­tza alokairu so­zia­le­an jartzea, Astigarraga-Her­na­ni eskola kirola ere­dua, baita Eus­ka­ra­ren eta Ema­ku­me­en­ga­na­ko In­dar­ke­ria­ren Nazioarteko Egu­­na­­ren eta Boliviako estatu kol­­pe­a­ren kontrako adierazpen ins­ti­tu­zio­nalak ere. Eraso ma­txisten kon­trako protokoloak ere jaso zuen adostasuna: «desiragarria li­tza­teke onartu behar ez izatea», esan zuen Alkateak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!