KULTUR AGENDA

Jardueraz lepo, urteko azkeneko asteak beteta

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00
Abenduaren 24an iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Astigarragara.

Gabonetako oporrak eta Euskeraren Nazioarteko Eguna tarteko, makina bat ekintza izango dituzte astigartarrek abenduan.

Lau aste besterik ez dira geratzen ur­tea bukatzeko, eta azken txan­­pa potentea izango dute as­ti­gar­tarrek. Horren islada da, hain zuzen, kultura sailak aben­­­du­rako aurkeztutako kul­tur agenda berria.

Palestinako emakumeak, aurreneko protagonistak
Astelehenean bertan estrei­na­tu­ko da agenda, erakusketa ba­­­te­kin. Abenduaren 13ra arte Palestinako emakume erre­fu­xia­tu­en inguruko aurreiritzi eta estereotipoekin puskatzeko era­kus­keta jarriko dute, kultur etxean. 

Euskeraren bueltan, hurrengoak
Euskararen Nazioarteko Egu­nak emango dio segida, hu­rren­go egunean. Bi jarduera an­­to­­la­­tu ditu euskera sailak or­du­ra­ko. Batetik, eskertza eki­tal­dia egingo zaio ahotsak.eus proiektuari,  arratsaldeko 17:30­etan udaletxean. Eta ondoren, Ba­ke­an dagoena bakean utzi ba­ka­rriz­keta eskainiko dute Mi­ra­ri Martiarenak eta Idoia To­rre­ga­raik; kultur etxean izango da, 18:30etan.
Horrez gain, abenduan ze­har, hainbat Zilegi Eskola ere izan­go dira, AEK euskaltegiaren es­ku­tik, euskera praktikatu nahi du­te­nen­tzat: hilaren 4an, 10ean, eta 11n izango dira, hain zuzen. Baita Gurasolagun egitas­moa ere, abenduaren 3, 10 eta 17an. Hi­le­ko bigarren as­te­ar­te­an, gai­ne­ra, kareta-tailerra egingo dute. 

Haurrentzat ere, ekintza mordoa
Urteko azkeneko hilabete ho­ne­­tan, etxeko gaztetxoenak izan­­go dira protagonista na­gu­si­­ak. Hasteko, abenduko zu­bia apro­be­txa­tzeko, zinea izan­go dute aben­dua­ren 7an, la­run­ba­tez. Elkano lehen mundu bira ikusi ahal izango dute kul­tur etxean, arra­tsaldeko 17:00etan. 
Ipuin ordua ere antolatu du liburutegiak, hilaren 12rako. Arra­tsal­deko 18:00etatik 18:45­era, Ikusi al duzu lehoia? ipui­na kontatuko die Lur Kortak 3 urtetik aurrerakoei. 
Horrez gain, Jostailu Truke-azoka egingo du Xaguxarrek, aurten ere, hilaren 11n eta 13an. Eta Gabonen bueltan, Jolas Aretoa eta Jolas Txiki ere izango dira, beste urte batez. 

Gabonen bueltan, azkeneko asteak
Hilabetea, ordea, Gabonek bo­ro­bil­duko dute. Gabon apar­tsu­ak jaiak emango die hasiera ekin­tza bereziei; Joseba Ba­ran­dia­ran plazan elkartuko dira he­rri­ko musikari, ostalari eta he­rri­ta­rrak Gabonei hasiera emateko. 
Santo Tomas Jaia ere aste horretan izango da, 14an; eta Gabonetako kontzertua izango dute, hurrengo egunean. Olen­tze­ro eta Mari Domingiren eto­rre­rak jarriko du azken ginda.

 

KULTUR AGENDA

2-13 Erakusketa: Egin eta desegin. Palestinako emakume errefuxiatuen inguruko aurreiritzi eta estereotipoak apurtzeko argazki erakusketa kultur etxean. Antolatzailea: Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen agentzia.
3 Euskararen Nazioarteko Eguna. Eskertza-ekitaldia. Ahotsak.eus Euskal Herriko ahots-ondarea jasotzen duen web-atariko aurkezpena egingo da eta atari horretan azaltzen diren Astigarragako hogeita hamar lekukoei beren testigantza eskertuko zaie. Udaletxean, 17:30etan.
3 Euskararen Nazioarteko Eguna. Bakarrizketa. Bakean dagoena bakean utzi. Elkarrekin jositako sei bakarrizketa euskera eta generoa umoregai hartuta Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artisten eskutik. Sarrera: 3 euro. Kultur etxean, 19:30etan.
3-10-17 Gurasolagun. Haurrak eta gurasoak kafe baten bueltan euskeraz mintzatzeko elkargune irekia. Berdin da zein den zure euskera-maila, euskeraz hitz egiteko gogoa baduzu. Hileko bigarren asteartean kareta-tailerra egingo da. Doan. Antolatzaileak: Udaleko euskara saila, AEK euskaltegia eta Xaguxar elkartea. 16:30etatik 18:30etara.
4 Zilegi Eskola: Sagardo dastaketa. Egoitz Zapiainek gidatua. Izen-ematea: zilegieskola@aek.eus.
5-8 Barrikotea. Sagardoetxean. Garai batean, elaborazio-lana amaitutakoan, barrika bat muztioarekin bete eta bi aste beranduago festa antolatzen zuten bizilagunen artean. Sagardo Berridun barrikotea gaztainekin jateko usadioa berreskuratuko da abenduko zubian, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era. Igandean goizez bakarrik. info@sagardoetxea.com. 
6 Aintzinako ohiturari jarraitzeko, Gabonetako pinua apainduko dute sagar eta kandelekin Sagardoetxean eta bisitariek desioak idatzi, pinutik zintzilikatu eta kandela pizteko aukera izango dute urtarrilaren 5era arte (943 550 575).
7 Zinema: Elkano lehen mundu bira. Kultur etxean, 17:00etan. Iraupena: 85 min. Sarrera: 2 euro. 
10 Irakurketa Kluba. Hilabete honetan Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan (Susa, 2019) narratiba liburuaren ingurukoa izango da. Saioa Isabel Etxeberriak gidatuko du. Parte-hartze irekia eta doakoa. Liburutegian 19:30etan.
10 Zilegi Eskola. Pau Figueresek Egiako kultur etxean duen erakusketa ikusteko txangoa antolatu da. Erakusketa irudi komertzialen eraginari buruzkoa da eta artistak bere azalpenak emango ditu. Izen-ematea: zilegieskola@aek.eus. Doan. Antolatzailea: Udaleko euskara saila eta AEK euskaltegia. AEK euskaltegian 18:30etan.
10 Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Udalak estatuko indarkeriaren biktima izan diren lau astigartar omenduko ditu 17:00etan Joseba Barandiaran plazan: Tomas Alba, Joseba Barandiaran, Agustin Irazustabarrena 'Legra' eta Bixente Perurena.
11 Zilegi Eskola. Gabonetako postalak egiteko tailerra Itziar Salaberriaren eskutik. Izen-ematea: zilegieskola@aek.eus. Doan. Antolatzailea: udaleko euskara saila eta AEK euskaltegia. AEK euskaltegian 09:30etan. 
11-13 Jostailuen Trukea. Ikastolako atarian. Jostailuen truke-azoka, zure jostailuak aldatzeko aukera. 
11 16:30-18:00, Ekarri jostailuak osatuta eta egoera onean eta truke-txartela jaso.
13 16:30-18:00, Truke-txartelarekin beste norbaitek utzitako jostailuak har litezke.
Antolatzailea: Udaleko hezkuntza saila eta Xaguxar elkartea.
12 Ipuin ordua: Ikusi al duzu lehoia? (Armando Quintero, Txalaparta). Liburutegian 18:00etatik 18:45era. Kontalaria: Lur Korta. 3 urtetik aurrerako haurrentzat. Oharra: plaza mugatuak. Gurasoek gonbidapena hartu beharko dute liburutegian, hilaren 9tik aurrera.
13 Apartsuen Jaia, Joseba Barandiaran plazan, herriko komertzio txikian erosketak egitea sustatzeko. 18:00etan, Norberto Almandoz musika eskolaren kontzertuak; 19:30etan, topa herrikoia Petritegi eta Astarbeko apardunekin eta ondoren, komertzioetako erosleen arteko zozketaren sariak banatuko dira.
14 Santo Tomas jaia 10:30etan, Foru Plazan. Ikasleek egindako gozoak, txorimaloak, eskulanak, baserritar zapiak nola jantzi eta abarkak nola lotu erakusteko txokoa, trikitilariak, kantu-jaialdia eta 13:30etan, zozketak.
14 Upelio Jaia, 19:00etan. Aurten Upelio eguna 80ko hamarkadan girotua egongo da eta Astigarragako Kitaldelpare elektrotxarangak lehen kontzertua eskainiko du arratsaldean, eta 00:30etik aurrera. Afaria Zipotza tabernan izango da. Antolatzailea: AGA.
14 Donostiako Mitologik scape roomera joateko irteera antolatu du Gaztelekuak 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Izena abenduaren 10a baino lehen eman behar da eta prezioa: 15 euro.
15 Gabonetako kontzertua, Andre Maria elizan, 12:30etan. Norberto Almandoz musika eskolako instrumentuak eta Aiztondo eta musika eskolako abesbatzek hartuko dute parte. Antolatzailea: Norberto Almandoz musika eskola eta Aiztondo abesbatza. 
15 Azken balea antzerkia. Kultur etxean, 17:00etan. Muxi eta Tomax pailazoen azken abentura. Muxik euskal bale bakarra dagoela irakurriko du eta Tomax konbentzitu ondoren, aitonaren baporea hartuta Kanadara joango dira plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzeko. Sarrera: 2,5 € adin txikikoek; 5 euro, helduek.
16 Literatur solasaldia. Liburutegian, 19:30etan. Jorge Carrerok zuzendua, hilabete honetako solasaldia Dola De Jong idazlearen El árbol y la enredadera (Siruela) liburuaren ingurukoa izango da.
16 2020ko udal egutegia abenduaren 16tik aurrera banatuko da doan udaletxe, kultur etxe eta Astiko elkarteko dendetan.
20 Tailerra gaztelekuan, 18:00etan. Orodrethek Beat Box tailerra eskainiko du, hau da, instrumenturik gabe, eztarriarekin eta ahoarekin musika nola sortu erakutsiko du. Doan. 
20 Kirol Eguna, kiroldegian. Mundarro K.E.k antolatuta, eguna afaria eta mozorro lehiaketarekin amaituko da. Izenematea abenduaren 13ra arte.
16:00-17:15, Haurren erakustaldiak.
Saio-irekiak:
18:00-19:00, Strong eta Jump Fit.
18:15-19:15, Ziklo indoor.
19:15, Hiit, Zumba, Bungee eta Ziklo.
24 Olentzero eta Maridomingi, 11:30etan. Olentzero eta Mari Domingi Santiagomenditik jaitsiko dira eta ikastolako atarian herriko haurrekin elkartuta herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Bukaeran, udaletxeko balkoitik haurrekin batera abestu eta agurtu egingo dituzte. Antolatzailea: Xaguxar elkartea.
27-28 Jolasak. Joseba Barandiaran, Norberto Almandoz eta Kontxa Etxeberria plazetan. 11:00etatik 13:30etara, eta 17:00etatik 20:30etara. Astiko merkataritza elkarteak antolatu eta udalak babestuta, ohe elastiko eta puzgarriak jarriko dira herriko hiru plazetan. Horietan doan ibiltzeko txartelak abenduaren 16tik 24ra emango dira Astiko establezimenduetan erostearen truke, baina bertan salgai ere egongo dira.
31-1 Urteberriko Jaia, 01:30etan. Urte berriari ongietorria emateko, Gazte Asanbladak Gaztetopa antolatu du Zipotza tabernan. 

HAURREN AISIALDIA 
EGUBERRIETAN
2-5 URTE: Jolas Txiki kiroldegian Mundarro elkarteak antolatua: joko didaktikoak, lankidetzakoak eta taldekoak. izenematea abenduaren 2tik 13ra. Bi txanda: abendauren 23, 26 eta 27an; eta abenduaren 30, urtarrilaren 2 eta 3an. 09:00etatik 13:00etara.
9-12 URTE: Jolas Aretoa kultur etxean 11:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 18:30etara. Abenduaren 26, 27, 28 eta 31n. 
Sarrera irekia eta doakoa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!