udala

Segurtasunari eta aparkalekuaren arazoari aurre egiteko, hainbat lan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Lanei esker, abiadura murrizteko interguneak jartzeaz gain, aparkalekuak ere jarri dituzte, baita herriko 'puntu beltz' bat ezabatu ere.

 

«Herritarrei eskaerei eran­tzu­teko eta segurtasuna bermatzeko» helburuekin, hainbat lan bu­rutu ditu azkeneko asteetan Astigarragako Udalak. Ohar baten bidez adierazi duenez, lan gehienak trafikoarekin zerikusia dutenak izan dira.

Egin dituzten trafiko-lanen artean, bi berrikuntza nabarmendu dituzte. Batetik, abiadura murrizteko interguneak jarri di­tuzte. Hain zuzen, herriko zen­bait lekutan jarri dira «segurtasuna bermatzeko»: Portu­txo auzoko biribilgunean eta Ka­­le Na­gusiko bi puntutan.

Nahiz eta neurri hauek hartu diren, Udalak «herritarrei eta ibilgailuen erabiltzaile diren guz­­tiei eskatzen die abiadurarekin arduratsu jokatzeko», eta gogorarazi nahi die, baita ere, «herrigunea 30 km/orduko eremua dela».

Bestetik, aparkalekuen arazoari irtenbidea bilatzeko ere izan dira lanak. Hasteko, herri sarreran (Donostia ibilbidean) ze­u­­den aparkalekuen antolake­ta berria gauzatu da. Helburua izan da, Udalaren hitzetan, «apar­kaleku gehiago sortu eta erre­iak estutzea». Horrez gain, Er­gobia auzoan ere, aparkaleku berriak sortu dira, errepide ondoan.

Ergobiako plaza ibilgailuentzat itxi izanaren ondorio izan da, bereziki.

Herriko puntu beltzetako bat, kenduta

Beste lan bat ere egin du Udalak, herriko 'puntu beltz' batekin zerikusia duena, hain zuzen. Udalak dioenez, «Kale Nagusiko komun publikoaren sarrera 'puntu beltza' zen herrian. Bi horma artean eta oso ilun zegoen, eta horrek, kezka haundia eragiten zuen». Hori dela-eta, Udalak erabaki du eskailera ondoan dagoen hormaren goiko zatia kentzea; horrek ahalbidetu du argia goitik sartzea, eta ikusgai gelditzea komuneko sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!