PLAN OROKORRA

Plan orokorra jarriko dute abian eta herriaren hurrengo hamarkadako etorkizuna zehaztuko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Plan Orokor berrian buru belarri ari diren EH Bilduko Udal Gobernuako kideak.

Astigarragan, Plan Orokorraren berrikuspena jarriko du abian Udalak, eta herritar eta auzotarren parte hartzea beharrezkoa dela adierazi dute, haien beharretan oinarrituko direlako proiektua aurrera eramateko.

 

Astigarraga aldatu egin da azken urteetan, 3500 biztanle izatetik, 7000 izatera heldu ba­­­­­­­­i­­t­a, EH Bilduko udal gobernu­koek adierazi dute, herriak ora­in beste itxura bat hartu du­e­la, «fi­si­koki ez dago lekurik». Hori dela eta, Plan Orokor bat ja­rriko dute abian, eta horrek As­­ti­­­ga­­rraga­­ren etxebizitza eta jar­due­ra ekonomiko eremuen ga­ra­pe­na zehazten ditu, ho­rrez gain, hirigintza arloko arau­te­­gi­ak jasotzen ditu, landa-ere­mua­ren babes politikoak eta erabilerak mugatzen ditu eta azpiegitura eta zerbitzu pu­bli­ko­en aurreikuspena jasotzen du. Beraz, Plan Orokor honek, As­ti­ga­rra­gako hurrengo ha­mar­ka­de­tako norabidea eta lehen­ta­sunak zehaztuko ditu. Aldiz, Plan Orokorraren behin betiko onarpena lortzeko, gutxienez, 4 urte behar direla kalkulatzen da.

Herritarren parte hartzea, beharrezkoa

EH Bilduko Udal Gobernukoek argi utzi dute, proiektu ho­ne­tan herriaren parte har­tzea be­ha­rrez­koa dela. Hel­bu­ru na­gu­sia, hazkundea bi­de­ra­tzea eta herriaren eta he­rri­ta­rren be­ha­rrei erantzutea de­la­ko. Ho­rrre­ga­tik da hain ga­rran­tzi­tsua he­rri­tarren parte hartzea, haien nahi eta beharrak ezagutu nahi dituzte, hauen araberako al­da­ke­tak egiteko.

Gaur egun abian dagoen Plan Orokorra herritar gehiengo ba­ten hitza ukatuz egin zela adi­e­ra­zi dute, oraingoan Udal Go­­ber­­nuak, herritarrekin eta au­­zo­­tarrekin batera osatu nahi du etorkizuneko Plan Orokorra. Ho­­rre­­ta­­rako, «auzoetara gertu­ra­­tu­­ko gara, herritarrekin ba­tza­­­rrak antolatuko ditugu, he­rri­­ko elkarteen parte hartzea ber­­­ma­­­tu­ko dugu, eta alternatiba desberdinen aukeraketa, he­rri­ta­rren esku utziko dugu». «As­ti­­ga­­rragan inoiz egin den parte har­tze prozesu zabalena eta par­­te hartzaileena izatea nahi dugu».

Helburu ezberdinak, Plan Orokor berrian

Oso desberdinak izango dira Plan Orokor berriarenak. Au­rre­ko Plan Orokorrak zerbitzu eta az­pie­gi­tu­ra publikoak ahaztuta, «etxe­bizitzen neurrigabeko erai­­­kun­­­tza izan zuen helburu ba­­ka­­rra», eta honek, eraikuntza en­­pre­­sa eta promotoreak ba­ka­­rrik izan ditu onuradun nagusiak. Plan Orokor berriak al­diz, etxebizitza berrien erai­kun­tza mugatuko du, eta asti­gar­tar guztiak jarriko ditu erdigunean, hala nola, hau­rrak, nerabeak, gazteak, ema­ku­me­ak eta adinekoak. Haur, ne­ra­be eta gazteentzako aisi­al­di espazioak eskainiko dira, gazteen emantzipazioa bi­de­ra­tze­ko etxebizitza duin eta eskuragarriak eskaintzen saia­tu­ko dira, emakumeentzako herri-gune seguru eta askea ber­ma­tu­ko da, adinekoentzako zer­bi­tzu eta azpiegitura gehigarri eta osagarriak, osasun etxean ere eskua sartuko da...

Horrez gain, esfortzu handia e­gi­n­go dutela adierazi dute, «au­­zo­e­tan kalitatezko bizitza ber­­­­­ma­­­tze­ko azpiegiturak eta zer­­bi­tzuak ahalbidetzeko». Eus­ke­ra­ren erabilera ere kontuan har­tuko da, arriskuan jarriko duen garapen orok baztertuz eta genero ikuspegia herrriaren hi­ri­gin­tza diseinuko atal guz­tietan txertatzen saiatuko dira.

Amaitzeko EH Bilduko Udal Gobernukoek azpimarratu dute «herritar eta eragile guz­tie­kin batera, landu osatu, ados­tu eta erabaki nahi dugu». Ho­rre­ta­rako Hirigintza Aholku Ba­tzor­de berri batek, Plan orokorraren jarraipena egingo du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!