MUNDARRO

Mundarrok Axular hartuko du Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Astigartarren partidua 19:30etan hasiko da eta Hernaniko neskek Aurreraren kontra jokatuko dute gaur, Zubipen, 16:30etan. 

Futbol jardunaldi garrantzitsua jokatuko dute Astigarraga eta Hernaniko futbol talde desberdinek. Etxean Preferente mailako Mundarrok eta Hernaniko bigarren taldeek jokatuko dute, baita Euskal Ligako neska hernaniarrek eta etxetik kanpo Ohorezko Erregional mailako Hernanik eta Jubenil Nazionaleko taldeak.
Preferente mailan Mundarrok hiru partidu daramatza garaipenik lortu gabe eta horrek sailkapenean hamaikagarren postura jeistea suposatu du hamahiru punturekin hamaika jardunalditan. Gaur, 19:30etan, Zarkumendegin Axularren aurka jokatuko du eta aukera dago posturen bat berreskuratzeko. Donostiarrak hiru puntu aurretik daude bederatzigarren postuan eta beraz aurkari zuzenen arteko partidua da jokatuko dena. 
Maila berdinean Hernaniko bigarren taldeak ere etxean jokatuko du. Ordubete lehenago hasiko da partidua, 18:30etan, Zubipen eta aurkaria Oiartzun. Azken jardunaldiko garaipenak auspoa eman die hernaniarrei eta partiduak irabazi daitezkeela erakutsi die.  

Zumarragan eta Zubietan Ohorezko Erregionala eta Jubenil Nazionala
Etxetik kanpo Hernaniko mu­ti­len lehenengo taldeak jokatuko du. Ohorezko Erregional taldeak sei partidu daramatza galdu gabe. Lau irabazi eta bi berdindu ditu partidu horietan eta bo­la­da on horri eutsi nahi dio ha­ma­bi­ga­rren jardunaldian. 
Horretarako Zumarragan, Ar­gi­xa­on, Urolaren aurka ber­din­du edo irabazi egin be­har­ko du. Partidua gaur jokatuko da, 16:00etan, eta ez da nor­gehi­a­go­ka erraza izango. Zu­ma­rra­ga­rrak ongi kokatuta dau­de sailkapenean, bosgarren, Her­na­ni baino puntu bat gu­txia­go­re­kin. Hernaniren 21 puntuek hi­ru­ga­rren kokatu dute eta aurreneko bi postuetatik gertu dago. Azken jar­du­nal­die­tan talde sendoena izan da. 
Jubenilek berriz asteko par­ti­du­rik zailena dute. Hauek ere gaur jokatuko dute, baina goiz­tia­rre­nak izango dira. 10:15etan, Zubi­etan, Reala B liderraren aurka ariko dira.­ 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!