Santa Zezilia ospakizunak ostegunean hasi ziren Musikaleanekin eta, jarraipena izan dute hurrengo egunean ere. Atzo, Aiztondo abesbatza Hernanin izan zen, Kantuzekin abesteko, eta gaur, bueltako emanaldia egingo dute Astigarragan.
Elizan jarri dute hitzordua bi abesbatzek, 19:30etan, eta euskal musikagileen hainbat doinu interpretatuko dituzte.
Bihar, berriz, musika gehiago izango da: eguerdiko 13:00etan, Joseba Barandiaran plazan, diana eta txistu emanaldia izango dira Txirriskla txistulari taldearen eta musika eskolakoen eskutik.