Sabino Cuadra ezaguna egin zen Diputatu bezala eta abokatu eta sindikalistak orain liburua ere idatzi du No os importe matar-San Fermines 1978: Crimen de Estado izenburupean. 1978ko San Ferminetako gertaeren inguruan idatzi du eta pasa den ostegunean aurkeztu zuen kultur etxean. Peñen txostenak eta desklasifikatutako agiriak erabili ditu Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran erahilketak salatzeko.