Emakumea

Indarkeriaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Egunaren harira gaur ekintza desberdinak antolatu ditu Aztifemiak Joseba Barandiaran Plazan.

Aztifemiak Astigarragako Feministek Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Egunaren harira ekitaldi desberdinak antolatu ditu. Gaur 19:30etan, Emakumeon  Plazan, Harituzek 2019an erahildako emakume bakoitza, 98, omenduz eskura diren izen eta datu bakoitza bertako zuhaitzean zintzilikatuko da, gertatukoa gogora ekartzeko.

Ondoren, 20:00etan, Joseba Barandiaren plazan argiak itzaltzea ekitaldia egingo da.  98 segunduz herri osoan zehar argiak itzaliko dira eta deialdia egin nahi diote astigartar bakoitzari ere bere etxean argiak itzal ditzan erahildako emakume bakoitzarengatik 98 segunduz. Behin itzaltzea amaituta, ekitaldia izango da. Azaroaren 25a, aurten astelehenean, izendatu zen 1999an Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna.

ONCEko Euskadi Sari Solidarioa, Harituzek
ONCE Euskadik 2019ko Sari Solidarioen irabazleak jakitera eman ditu, eta Harituzen Matazak indarkeria sexistaren aurka ekimena saritu du. Erakundeei ematen zaien saririk nabarmenena da. Abenduaren 4an, 19:00etan, Bizkaia Aretoan izango da emakumeen aurkako indarkerian sentsibilizazioa pizteko ematen den sari hau. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!