Ingurumena

Sagardo botilak Berrerabiltzeko proiektu pilotua martxan jarri dute Beterri-Buruntzako sagardogile eta erakundeek

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00
Ramon Elorz, Xabier Urdangarin, Mari Jose Izagirre, Olatz Mitxelena, Unai Agirre eta Mikel Pagola.

Pasa den asteartean aurkeztu zuten Sagarberritu proiektua Sagardoetxean Xabier Urdangarin, Mari Jose Izagirre, Unai Agirre, Olatz Mitxelena, Mikel Pagola eta Ramon Elorz-ek.

Europako hondakinen pre­ben­tzio astearen barruan, pasa den asteartean Sagardoetxean, Sa­gar­be­rri­tu proiektu pilotua aur­­kez­tu zuten Beterri-Bu­run­tza­ko erakunde, eragile eta sa­gar­do­gileen ordezkariek. Proi­ek­tu­a­ren xedea, sagardo botilen be­rre­ra­bilpena da zerbitzu bi­de­ra­garri, jasangarri, sozial eta ekonomikoaren bidez. Age­rral­di­an arrakastak eta etor­ki­zu­ne­ra begirako erronkak az­pi­ma­rratu ziren.

Agerraldian parte hartu zu­­ten: Xabier Urdangarin (As­ti­­­­ga­­­­­­rra­­­­­ga­­ko alkatea), Unai Agi­­­­rre (Eus­­­­­kal Sagardoa Fe­de­­­­ra­­­­zio­­­­ko zu­­zendaria), Olatz Mi­txe­­le­­na (Gipuz­ko­a­ko Sa­gar­do­gi­le elkarteko zu­zen­da­ria), Mi­kel Pa­go­la (San Mar­kos Man­ko­­mu­­ni­­ta­­­te­­­­ko le­hen­da­ka­ria), Mari Jose Iza­­­­­gi­rre (Beterri-Bu­run­tza­­­ko le­­hen­­da­karia) eta Ramon Elorz (Beterri Erro­tuz la­ne­ra­tze en­­presako ko­or­di­na­tzai­lea). 

Urdangarin alkateak esan zi­tuen sarrerako hitzak eta sa­gar­­do­gintza sektorea sendotu eta balio erantsia ematen dion eki­men gisa aurkeztu zuen. «Fun­­­tse­an, sagardo botilen be­rre­­rabilpena gauzatu na­hi dugu baina horrek berrerabilpen zer­bitzu bideragarri, jasangarri, so­zial eta ekonomikoa dauka izan beharra. Sagardoaren lurraldea, sagardogintza indartzeko balio dezakeen erronkak lankidetzan nola gauzatu ditzakegun lan egitea ere bada».

1.842.553 botiletatik %22a ez da itzultzen

2018 urtean burutu zen az­ter­ke­tan ateratako datuen arabera, Beterri-Buruntza eskualdean 1.842.553 botila ekoizten dira ur­tero eta botila horien %22 ez dira itzultzen, hots berrerabilpen sis­te­matik kanpo geratzen dira. «Guk nahi duguna da be­rre­ra­bilpena sustatzea eko­no­mia zirkularraren bidez. Hau da garapen iraunkorrean oi­na­rritzen den produktuen, zer­bi­tzu­en, hondakinen, materialen, ura­ren eta energiaren bizi zi­kloa ixtea ahalbideratuz. Bei­raz­ko botila bakoitzaren irau­pe­na luzatzea lortzen da honela» dio Izagirrek. 

Gainera, proiektu honek be­re aspektu soziala du, hain zu­zen, jarduera bera Beterri-Erro­tuz laneratze enpresaren bi­dez burutuko baita. Honela, lan mundura txertatzeko zail­ta­su­nak dituzten pertsonei lan mun­dura sartzea erraztuz.

San Marko Man­ko­mu­ni­ta­te­aren eta Tolosako Man­ko­mu­ni­tatearen (Andoain) garbiguneak bilgune gisa erabiltzeko aukera eskaini dute. «Sagardo botilak jasotzeko kaxak izango dira eta jendeak bertan utzi ditzazke botilak». Horrez gain, proiektu honetan funtsezkoak diren bi elkarte ditugu: Euskal Sagardoa eta Gipuzkoako Sagardo el­kar­tea. Proiektuaren babesle na­gu­si dira hauek. Beraiek ere bat egiten dute merkatu ho­ne­tan dagoen berrerabiltzeko be­ha­rra­rekin. Ildo horretatik au­rre­ra begira lanean jarraitu be­ha­rra baieztatzen da honela. 

Olatz Mitxelena eta Unai Agi­rrek azpimarratu zuten: «Pro­i­ek­­tu­a­ren berri izatean kosta egin zi­tzaigun honi forma ematea. Lehen aldia izango zen botilen berrerabilpena mo­du an­to­la­tu­an bideratuko genu­ena; era­ba­ki genuen sagardo egu­­ne­kin has­tea. Egia da etorkizunera begira proi­ek­tua­ren bideragarritasuna bermatu be­har­­­ko dela, baina ziurra dena da beha­rrezkoa dela be­rre­ra­bil­pe­na­rean inguruan hausnartzea. Proiektua interesgarria iru­­­di­tzen zaigu, har dezakeen di­mentsioagatik. Sagardo botilak berrerabiltzeko planta bat egi­tea bikaina izango litzateke dau­den zailtasunak gainditu eta berrerabilpena errazteko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!