Hezkuntza beharren diagnostikoa aurkeztuko du Siadecok, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Txostena osatu berri du Siadecok, Astigarragan izango diren hezkuntza beharren inguruan: Astigarragako diagnostiko demografikoa eta hezkuntza beharren proiekzioa, 2030 ikusmugan. Eta horren aurkezpena egingo dute etzi, astelehenarekin, herritar guztiei ire­kia. Udaletxeko pleno aretoan izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita. Gai hori lantzeko bilduko da asteartean, hain justu, Udaleko Hezkuntza eta DBHren aldeko Batzordea, 18:00etan. Herri Esko­laren haunditzea ere izango dute hizpide.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!