Saskiak eskatzeko, azkeneko egunak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Martxan da Errigoraren Euskarari puzka kanpaina, eta datorren asteazkenean bukatuko da, Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako saskiak eskatzeko epea. Internet bidez egin daitezke eskaerak, www.errigora.eus web orrian. Saskien banaketa, berriz, Hernaniko Gudarien Plazan egingo dute, abenduaren 13an, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30etara.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!